Claves de éxito de las experiencias de transición a la sostenibilidad en reservas de la biosferainvestigación participativa e intervención sobre sistemas ecológicos y sociales
- José V. de Lucio
- Cristina Herrero
- Beni Rodríguez
- Juana Barber
- Bernardo Varela
- Aquilino Miguélez
- Tomás Rueda
- Antonio Pou
ISSN: 1887-9810
Argitalpen urtea: 2020
Zenbakia: 9
Orrialdeak: 59-71
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Revista Forum de Sostenibilidad = Forum Iraunkortasun aldizkaria = Sustainability Forum journal
Laburpena
Eraginkorra izan dadin, iraunkortasunerako trantsizioa ekintza-egoera jakin batzuetan zehaztu behar da. Ikerketa parte-hartzailea ekintza-egoera horietako protagonistak ahalduntzen dituen prozedura bat da; izan ere, prototipo gisa sortzen dira, eragileek beren galderak eta erantzunak aztertzeko. Ondorio gisa, honako proposamen orokor hauek identifikatu ditugu, biosferaren erreserbetako garapen iraunkorreko ekimenak sortzen diren inguruabarrei eta haien arrakasta-gakoei buruzkoak. Lehena: sistema ekologiko eta sozialen heldutasun- eta krisi-baldintzak, biosferaren erreserben berezkoak, aukera-leihoak ematen dituzte iraunkortasunerako trantsizio-ekimenak ernatzeko. Aukera-leiho horiek aprobetxatzeak krisi-egoeraren diagnostiko zuzena eskatzen du. Bigarrena: diagnostiko- prozesuaren eta ondorengo ekimen edo esperientzien arrakasta honako hauen mende dago: 1.- baliabide erkideei buruzko ezagutza sinesgarria sortzeko gaitasuna; 2.- komunitatearekiko konfiantza- eta elkarrekikotasun-balioak zaintzea, balio partekatuak sortzen dituena; 3.- gobernu-maila desberdinen arteko sintonia; eta 4.- erreferentziazko pertsonak egotea, helburu kolektiboak bideratzen eta gizarte- eta ekonomia-ekintzailetza lagunduko dutenak.